2013tik itzultzaile-interprete-zuzentzailea naiz.
Enpresa pribatu, erakunde publiko, elkarte eta norbanakoentzat lan egiten dut (ikus beherago).
Metodikoa eta zorrotza naiz.
Hala, Euskaltzaindiaren arauei jarraikitzen diet eta testuak euskara batuan itzultzen ditut, beharrez hartzailearen euskalkiari lehentasuna emanez.
Epeak errespetatzen ditut eta orrialdearen antolaketa zaintzen dut.
EIZIE elkarteko kidea naiz (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea).

Bezero erregularrak: Euskal Hirigune Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Kultur Erakundea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Akitania-Euskadi Euroeskualdea, Biarritze, Baiona, Donibane Lohizune, Uztaritze, Senpere eta Bidarteko Herriko Etxeak, MaraMara enpresa, Danobat kooperatiba, Atabal Biarritz, Hego Akitaniako Eszena Nazionala…

I-Ener, Euskal Moneta eta beste elkarte anitz borondate onez laguntzen ditut.

DIPLOMAK Baxoa, B. Etxepare lizeoa, 2006. EGA (euskal gaitasun agiria), 2006. Euskal Ikasketak lizentzia, 2009. Euskal Ikerketak masterra, 2014. “Ordenagailuz Lagundutako Itzulpena” Formakuntza, EHU, 2015.